XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(10) Maitasunak ez dio lagunari gaizkirik egiten; beraz, legearen betea maitasuna da.
(11) Bestenaz ere badakizue zoin denboretan garen: ordu da lotarik atzar zaitezten.
Sinetsi dugunean baino hurbilago dugu orai salbamendua.
(12) Gaua badoa, eguna hurbildua
Ken ditzagun ilunbetako egintzak, eta jantz argitako armak.
(13) Egunaz bezala ibil gaitezen oneski, ez sabelkeria eta mozkorkerietan, etzankeria eta likiskerietan, eztabada eta norgehiagokerietan.
(14) Bainan jantz
(2) Batek uste du denetarik jan dezakela; ahulak, aldiz, baratzekaririk baizik ez du jaten.
(3) Jaten duenak ez beza jaten ez duena gutiets; eta jaten ez duenak ez beza jaten duena juja, Jainkoak ongi-etorri egin baitio.
(4) Nor zara zu beste baten sehia jujatzeko? Xutik dagon ala eror, haren nausiaren egitekoa da.
Eta xutik dagoke, Jaunak xutik atxik baitezake.
(5) Batek holako eguna halakoa baino gehiago dauka, beste batentzat egun guziak berdinak dira.
Bakoitzak bere gogoan segurtamen osoa begira dezala.
(6) Egunaz axolatzen dena, Jaunarentzat axolatzen da; jaten duenak, Jaunarentzat jaten du, Jainkoari eskerrak emaiten baitizkio; jaten ez duenak, Jaunarentzat du ez jaten, eta Jainkoari eskerrak emaiten dizkio.
(7) Gutarik nehor ez da beretzat bizi, ez eta nehor beretzat hiltzen: (8) bizi balinbagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen.
Beraz hilik ala bizirik, Jaunarenak gara.
(9) Zeren huna zergatik hil eta berriz bizi den Kristo: (...).